2015-04-23

MADDI ETA EUSKAL SORGINAK

Urtero bezala liburuaren eguna dugu bueltan. Aurten Fernando Morillorekin elkarlanean sortze prozesuan daukaguna aurkezten dizuet. Azala ere bukatu gabe dago, baina liburuaren pistaren batzuk ematen ditu. Lumarekin dagoena Axular da. Garaiko orrazkera daukanak Lancre. Aitona Antton, Harriet neba eta Maddi dantza zoroan sorginduta. Aurki abentura berria argitaratuko dugulakoan, on egin!


2015-04-19

MADDI irabazitako galeoian

Ostiralean Donostiako Haur Liburutegian izan ginen Fernando Morillo eta biok MADDI ETA EUSKAL PIRATAK liburuaren irakurketa zela eta. Bertan egin nuen honako marrazkia. Geroz eta itsasontzi handiagoetara jotzen du Maddik :)