2015-04-23

MADDI ETA EUSKAL SORGINAK

Urtero bezala liburuaren eguna dugu bueltan. Aurten Fernando Morillorekin elkarlanean sortze prozesuan daukaguna aurkezten dizuet. Azala ere bukatu gabe dago, baina liburuaren pistaren batzuk ematen ditu. Lumarekin dagoena Axular da. Garaiko orrazkera daukanak Lancre. Aitona Antton, Harriet neba eta Maddi dantza zoroan sorginduta. Aurki abentura berria argitaratuko dugulakoan, on egin!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat