mural

Hormako irudiak oso gaztetatik egin izan ditut INTSUMISIO mugimenduaren karietara eta anai helduagoen eraginez. Azken boladan, baina, hezkuntza alorrean suertatu zaizkit aukera politak. Honakoa Buztintxuri Ikastetxe publikoko irakasle batzuen ideia jasoz, patioan umeek klarionaz aske margotzeko arbela erraldoia da. Baina ez genuen nahi edonolakoa izatea, zerbait berezia eta eskolan integratua izan behar zuen. Haurrei ideia helarazi zitzaien eta euren diseinuak proposatu zituzten. Sole Gartzia eta biok elementu ezberdinekin jolastuz honako diseinu abstraktua burutu genuen:


Este mural es una gran pizarra participativa de la escuela de Buztintxuri para que el alumnado pueda explayar su creatividad con tizas de colores en horas de patio. Más información en muralesparticipativos.com

Ezkaba Ikastetxe Publikoko haurrekin Antsoaingo Udalan beste hormako hau egin izan dut ere:


Este otro mural participativo ha sido iniciativa de la escuela pública Ezkaba. El alumnado de sexto es el que más responsabilidad ha tenido, participando en la mezcla de colores y aplicando la mayor parte de la pintura.

Honako hau Buztintxurikoaren haritik Sarrigurengo Joakin Lizarraga Ikastetxe Publikoan egindakoa da. Horma gehiago auzolanean egiteko asmoa badago. Momentuz margotzen nengoelarik bertako ume eta gurasoengandik jasotako kritika onekin pozik. Baina borobiltzeko Xabier Morras artista handiaren oneritzia jaso dut berriki. Aupa!


Ondoren Buztintxuri auzoko elkarteen Buztingunea margotzeko aukera suertatu zitzaigun. Esperientzia polita izan zen hau ere:
Pati Martiartu, Sole García, Mikel Santos y yo pudimos pintar con la chavalería y con el beneplácito de los colectivo del barrio el local Buztingune.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina