Eta hona hemen 5-8 urte bitarteko umeentzat Fernando Morillorekin ere egindako beste liburutxoa. Ilustrazioak berezi xamarrak egin ditut honakoan teknika ezberdinekin haur bat bezala jolastuz. Eta emaitzarekin ere oso pozik geratu naiz :)
Hemen duzue informazioa:
KAI
2015-12-18
2015-12-17
2015-12-15
MADDI ETA EUSKAL SORGINAK
Azkenean argia ikusi zuen gure alabatxoaren bigarrena alea!
Hemen duzue informazio gehiago
2015-04-23
MADDI ETA EUSKAL SORGINAK
Urtero bezala liburuaren eguna dugu bueltan. Aurten Fernando Morillorekin elkarlanean sortze prozesuan daukaguna aurkezten dizuet. Azala ere bukatu gabe dago, baina liburuaren pistaren batzuk ematen ditu. Lumarekin dagoena Axular da. Garaiko orrazkera daukanak Lancre. Aitona Antton, Harriet neba eta Maddi dantza zoroan sorginduta. Aurki abentura berria argitaratuko dugulakoan, on egin!
2015-04-19
MADDI irabazitako galeoian
Ostiralean Donostiako Haur Liburutegian izan ginen Fernando Morillo eta biok MADDI ETA EUSKAL PIRATAK liburuaren irakurketa zela eta. Bertan egin nuen honako marrazkia. Geroz eta itsasontzi handiagoetara jotzen du Maddik :)
2015-03-15
Euskal piratak Katakraken
Martxoaren 18 asteazkenean 17:30etan Fernando Morillo eta biok XVII. eta XVII. mendetako euskal piraten inguruko emanaldia eskeiniko dugu Iruñeko Katakrak liburudendan. "Maddi eta euskal piratak" libururako egindako lanean oinarritzen da. Fernandok egindako ikerketaz ezagututako pasadizo interesgarrienak kontatu bitartean, nik zuzenean marrazten arituko naiz. Antzezpen txiki bat eginen dugu ere. Liburua 8-10 urte bitarteko haurrei zuzentzen bada ere, emanaldia adin guztietarako prestatu dugu. Ongi etorriak izanen zarete!
2015-03-06
Zauri ezkutuak
2015-02-02
Autopiratrato
Gaur Hilarion Eslava ikastetxean eta Amaiur ikastolan izan naiz ikasleekin solasten eta irudiekin jolasten. "MADDI ETA EUSKAL PIRATAK" liburuaren harira egindako autokarikatura duzue honakoa:
Arkatza, limoi zukuaz egindako tinta ezkutua, txinatar tinta eta argizariak erabili ditut. Tinta ezkutua kandelaren suaz agerrarazi dut, baina papera ere erre da zulo bat eginez. Tira! itxura pirata ematen dio marrazkiari! :)
Kandelaren argizaria erori da ere nahi gabe eta sortu den mukia ere oso aproposa da nire kasuan :D
Oso gustura aritu naiz!
Arkatza, limoi zukuaz egindako tinta ezkutua, txinatar tinta eta argizariak erabili ditut. Tinta ezkutua kandelaren suaz agerrarazi dut, baina papera ere erre da zulo bat eginez. Tira! itxura pirata ematen dio marrazkiari! :)
Kandelaren argizaria erori da ere nahi gabe eta sortu den mukia ere oso aproposa da nire kasuan :D
Oso gustura aritu naiz!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)